Gaur egun , geroz eta gazteago hasten gara ordenagailuarekin nabigatzen, jolasten eta abar. Ekintza horiek, guraso eta hezitzaile askok, errezelezoz ikusten dituzte, ordenagailuak, umeak isolatzeko eta hauen garapen soziala murrizteko tresna besterik ez dela baitiote.
Hala ere, gure ustez, pertsona heldu baten laguntzaz eta aholkuak jarraituz , sarea adin txikikoentzat ere oso egokia izan daiteke. Beti ere, muga batzuen barnean erabiltzen badugu.

Izan ere, nahiz eta bertan batez ere, harremanak izaterako orduan, ezezagunekiko kontaktuak edota eduki desegokiak bilatzea arriskutsua izan daitekeen, erabilpen egoki bat emanez gero, eduki hezitzaile ugari aurki ditzakegu. Esaterako, batuketak eta kenketak ikasten diharduten 6 urteko umeentzat, haientzat motibagarria izan ohi da ordenagailu baten bitartez burutzen dituztenean.
Beraz, gure ustez gurasoeak ez dute ordenagailuen erabilpena debekatu behar. Baizik eta kontrol baten barnean erabiltzen utzi. Hau da, hainbat puntu kontuan hartuz, esaterako, ordenagailua etxeko toki ageri batean ipintzea, haurrentzat egoki eta interesgarriak diren tokietarako lokarriz osaturiko konfiantzazko hasierako orria sortzea eta abar.
Modu horretan, ordenagailuaren erabilpen egokia ziurtatu dezakegu, eta bide batez, etorkizunean beharrezkoa izango den eta orainaldian iada funtsezkoa den tresnarekin kontaktuan jarri txiki txikitatik, gure garapen eta hezkuntzarako ahalik eta etekin gehienak ateraz.
Gai honi buruzko ekarpen gehiago irakurri nahi izanez gero sakatu hemen.
5.EKARPENA:
ENTZIKLOPEDIAK INTERNETEN: PAPEREZKOAK BAINO HOBEAK OTE?
Entziklopedia edo hiztegiak, duela gutxi arte, paperezko formato batean eta hileroko kuotak ordainduz eskuratzen ziren. Hala ere, garaiak aldatu dira, orain berriz interneten ere, klik bat eginez esaterako, hiztegi baten barnean hitz baten esanahia topa dezakegu.
Gainera, interneten entziklopedia eta hiztegien erabilpenak, gorakada handia izan du, eta gero eta gehiago erabiltzen dira. Esaterako, gure esperientzia pertsonalari begira, hiztegiak interneten bitartez baino ez ditugu kontsultatzen.
Hala ere, badira teknologi berri hauei mesfidati begiratzen dioten zenbait. Izan ere, horien ustez, esaterako, itzulpen bat interneten bidez egitean, nekez aurki daiteke konfiantzazkoa den bat, beraz, ez dira fidatzen.

Gure ustez, aurrerapauso handia izan da hau. Batez ere, bi alde positibo ikusten dizkiot:
Alde batetik, zure etxetik, lantokitik edo ordenagailua egoten den edozein lekuti, zalantza sortzekotan, kontsultatzeko aukera daukagu, entziklopedia lodia motxilan eraman gabe. Beraz, alde honetatik, erosotasun kontua dago.
Bestalde, teknologia berrien erabilpena bultzatzea izan daiteke ere proiektu horien helburua. Horregatik, egokia iruditzen zaigu gauza tradizionalen moldea edo egitura aldatu beharrik izan gabe gaurko teknologietan txertatzea.
Gai honen inguruko informazio gehiago nahi izanez gero sakatu hemen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario