lunes, 21 de junio de 2010

Blogaren aurkezpena

Gu, Nerea, Itziar eta Nerea gara, Gasteizeko Irakasle Eskolan ikasten duten 3.mailako ikasleak.
Bloga teknologia berrien ikasgairako sortu genuen. Bertan hezkuntzarekin lotutako zenbait ekarpen, Haur Hezkuntzako haurrek ordenagailu edo teknologia desberdinekin egin dezaketen hainbat ariketa eta sekuentzia didaktiko bat aurki dezakezue.

Alde batetik, ekarpenak aukeratzeko orduan, hezkuntzarekin lotutako testuak aukeratu eta horien laburpen txiki bat aurkituko dituzue. Hortaz aparte taldearen iruzkinak ere eskuragarri izango dituzue.

Bestetik, Haur Hezkuntzan ariketak egiteko lagungarriak izan daitezkeen baliabide teknologiko batzuk aurki ditzakezue. Gure blogean Voki, Livestream, Mindomo, Pixton, Scratch, Jigsawplanet eta Geogebra programekin egindako ariketak txertatu ditugu. Gainera, programa bakoitza nola erabiili behar den jakiteko tutoriala eta fitxa teknikoa duzue eskuragarri.

Bukatzeko, sekuentzi didaktikoa ikus dezakezue, haurrek gorputza garbitzen ikastea helburua duelarik. 4 urteko haurrentzat dago prestatuta eta haurrek helburu hori lortzeko guk egingo genituzke ariketak daude.

Gure bloga gustatzea eta zeun intereserako erabilgarri eta praktikoa izatea espero dugu!

viernes, 18 de junio de 2010

LIVESTREAM

Hona hemen gure baliabide hezitzailea:

Watch live streaming video from itziner at livestream.com


Fitxa teknikoa:

● Ikasturtea: 2009-2010

● Ikasleen ezaugarriak: 5 urteko haurrei zuzendua

● Kurrikulumean duen kokapena: Ikus-entzunezko hizkuntza eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak eremuaren barnean kokatzen da, 2. zikloako atalean hain zuzen.

● Gaitasunak: entzuten ikastea eta isiltasuna mantentzen jakitea

● Behar diren baliabideak: ordenagailua

● Ikasleen parteidetza: ikasleak talde handia ikusiko dute bideoa, eta gero bideoan ikusitakoa komentatuko dute guztien artean.

● Irakaslearen papera: Bideoa ikusi aurretik, andereñoak ikusiko dutena azalduko die labur. Bideoa ikusi ondoren, galdera batzuk egingo dizkie haurrei ikasi dutena ikusteko.

Hona hemen Livestream instalatzeko jarraitu beharreko pausuak:

Watch live streaming video from itziner at livestream.com

jueves, 17 de junio de 2010

Puzzlea



Fitxa teknikoa:

● Ikasturtea: 2009-2010

● Ikasleen ezaugarriak: 5 urteko haurrei zuzendua

● Kurrikulumean duen kokapena: IKUS-ENTZUNEZKO HIZKUNTZA ETA INFORMAZIOAREN ETA KOMUNIKAZIOAREN TEKNOLOGIAK atalaren barnean kokatzen da. Hala ere, norberaren gorputzaten ezaguera eta autnonomiarekin lotutako ariketa ere bada.

● Landutako gaitasunak: puzzleak egiteko gaitasuna eta irudimena

● Behar diren baliabideak: ordenagailua

● Ikasleen parteidetza: ikasleek banaka zein binaka lan egin ahal izango dute

● Irakaslearen papera: haurrei bakarrik egiten utziko die baina laguntza behar izatekotan eskeini beharko die.

Puzzlea egiteko honako pausu hauek jarraitu behar dituzue:


itziner on livestream.com. Broadcast Live Free

martes, 15 de junio de 2010

SEKUENTZIA DIGITALA

GORPUTZA GARBITZEN IKASTEN.

Gorputz higienearekin lotutako sekuentzia didaktikoa da hau. Gai hau aukeratu dugu haur hezkuntzako lehenengo ziklotik landu beharreko gaia dela iruditzen zaigulako. Hau da, umeek txikitatik errutina eta higiene ohitura batzuk eskuratzea beharrezkoa ikusten dugu.
Horretarako, jarduerak egiten hasi baino lehen, haien ezagutzak aztertzeko, gaiarekin lotutako argazkien bitartez, galderak egingo dizkiegu haien arteko elkarrizketak sortuz.
Modu honetan jakin ahal izango dugu, zein den haien gaiarekiko ezagutza eta interesa. Eta horretan oinarrituta jarduerak prestatuko ditugu.


FITXA TEKNIKOA


Helburua:
GORPUTZA GARBITZEN IKASTEA

Ikasturtea
: 2009/2010

Ikasleen ezaugarriak:
Haurrak lau urtekoak izango dira. Gainera, haur etorkinekin lantzeko ariketak ere aproposak dira guztion ulermenean oinarrituta daudelako. Gelan behar berezirik duten ikasleek ere sekuentzia didaktiko honetan parte hartzeko aukera izango dute, bertan agertzen diren ariketetan parte hartuz.

Kurrikulumean duen kokapena:
“Norberaren ezagutza eta autonomia pertsonala” eremuan kokatzen dugu, bigarren zikloan hain zuzen ere. Honen barruan, “jarduera eta egunerokotasuna”-ren eta “norberaren zaintza eta osasuna”-ren zenbait helburu barne hartzen ditu.

Landutako gaitasunak:

- Ekimena eta gero eta autonomia handiagoa izatea eguneroko bizitzako berezko jarduerak gauzatzen.
- Jarduera horiek gauzatzean, norberaren eta besteen aukerak eta mugak onartzea.
- Ohitura osasungarriak gero eta modu autonomo¬agoan gauzatzea: gorputzaren higienea, adibidez. Bainugelarekin eta garbiketarekin lotura duten objektuak behar bezala erabiltzea.
- Eguneroko jarduerak, higienea adibidez, arautzeko ezarritako jokabide-arauak onartzea eta balioestea. Arau horiek betetzeko gero eta ekimen handiagoa izatea.

Behar diren baliabideak:

- "Dutxarik ederrena “ ipuina.
- Ikus-entzunezko baliabideak orokorrean.
- “Riki – riki” abestia gorputza nola garbitu azaltzen duelako gorputz mugimenduak bultzatuz.
- Ordenagailuz erabilitako programak: voki programa, Jclic, Mindomo eta Interneten aurkitutako ariketak,

Ikasleen partaidetza:

Ikasleek modu aktiboan parte hartuko dute. Horretarako, irakaslearen laguntza izango dute momentu guztian. Hala ere, gehienbat ariketak egiteko, ordenagailuaren bidez, banakako lana bultzatuko da. Horretaz gain, zenbait ariketa egiteko talde-lana ere kontuan izango da, adibidez, abestia dantzatu eta abestean edota ipuina kontatzean.

Irakaslearen papera:

Irakasleak paper garrantzitsua izango du ipuina eta abestia azaltzean. Bestetik, ariketa guztietan umeei laguntza eskaintzeko jarrera erakutsiko du.



JARDUERAK


1.Jarduera: DUTXARIK EDERRENA

Jardueraren deskribapena: irakasleak, umeak korroan eserita daudela, Dutxarik ederrena ipuina kontatuko die haurrei. Ondoren, honen inguruko galderak egingo dizkie, haien egunerokotasunarekin konparatuz. Modu honetan, gaian sartzeko.

Irakaslearen papera: Kasu honetan, irakasleak, ipuina kontatu beharko du eta ondoren haurrei galderak egin elkarrizketak sortuz. Beraz, motibatzaile lana izango du.

Espazioa: ipuina, haur hezkuntzako gelako alfonbran eserita entzungo dute, korro bat eginez.

Denboralizazioa: Ipuinaren kontaketa, 5-10 minututan burutuko da, hala ere, geroago elkarrizketak sortzeko beste 20 minutuko denbora emango zaie haurrei. Beraz, 30 minutuko ariketa izango da.

Bitarteko digitalak: ez ditugu erabiliko, ipuina izango da material bakarra.

Ebaluazioa: Irakasleak, haurren parte hartze maila, eta ipuinaren ulerkuntzarekin lotutako elkarrizketak kontuan hartuko ditu.

2.Jarduera: BAINUGELA EZAGUTZEN

Jardueraren deskripabena: ordenagailura konektaturiko pantaila handi bat erabilita, bertan umeei bainugelaren elementuen irudiak erakutsiko zaizkie . Ondoren hauek eta hauen erabilpena landuko ditugu.
Esaterako, komun ontziaren irudian, lehenengo hau identifikatu beharko dute eta geroago honen erabilpena azaldu.

Irakaslearen papera: irakasleak, irudiak pantailan proiektatuko ditu, eta irudia atera eta gero umeen parte hartzea bultzatuko du galderak eginez eta jarduera gidatuz.
-Bainugelaren zein atal agertzen zaigu bertan? -Txorrota!!-
-Oso ondo! Eta txorrotarekin zer egin dezakegu? -Eskuak eta aurpegia garbitu-

Espazioa: Haur Hezkuntzako gelako alfonbran egongo dira umeak korro erdia osatuz. Irudiak, aurreko orman proiektaturik agertuko direlarik.

Denboralizazioa: 25 minutuko jarduera izango da.

Bitarteko digitalak: ordenagailua, internetetik ateratako argazkiak eta proiektorea.

Ebaluazioa: Irakasleak, haurren parte hartze eta ezagutzak kontuan izango ditu.


3. Jarduera: ERRUTINAK LANTZEN

Jardueraren deskribapena: garbi eta osasuntsu egoteko egunero egin beharreko errutinak banan banan azalduko ditugu argazkiak erabiliz.

Irakaslearen papera:Irakasleak errutinei buruzko azalpena emango die eta hauen garrantziaz ohartaraziko ditu. Horretarako argazkiak erabiliko ditu errutina bakoitzaren irudia eredu moduan erabiliz. Gainera haurrei haiek egiten dituzten errutinak kontatzeko aukera emango die.

Espazioa: Gelako alfonbran egingo da, haurrak zirkulu erdian eserita eta irakaslea guztion ikusgai izanik.

Denboralizazioa: 30 minutu.

Bitarteko digitalak: Internetetik hartutako argazkiak.

Ebaluazioa: Irakasleak, haurren parte hartze eta ezagutzak kontuan izango ditu.



4. Jarduera: JCLIC

Jardueraren deskribapena: Jclic programaren bitartez bainugelako elementuak dagozkien gorputz atalekin lotuko ditu.

Irakaslearen papera: Irakasleak haurrei laguntza eskeiniko die beharrezkoa den guztietan. Horretaz gain, zailtasunak errezten saiatuko da.

Espazioa: Gelako ordenagailuen txokoan.

Denboralizazioa:30 minutu.

Bitarteko digitalak: Ordenagailuak eta Jclic programa.

Ebaluazioa: Irakasleak haurren ezagutza eta Jclic programa erabiltzeko gaitasuna kontuan izango ditu. Ebaluazio jarraia izango da.






5.Jarduera: “RIKI-RIKI” ABESTIA


Jardueraren deskribapena: irakasleak “riki-riki” abestia jarrito du ikasgelan. Lehenik abesti birirtan entzungo dute, abestiak esaten duena entzuteko. Gero, andereñoak abestiarekin batera egin beharreko dantzaren pausu eta keinuak irakatsiko due. Azkenik, korro handi batean ipiniz, abestia abestu eta dantzatu egingo dute denek elkarrekin


Irakaslearen papera: irakasleak, abestiaren letra eta dantza irakatsi beharko die haurrei. Beraz, irakaslea aktiboa izango da ekintza honetan.


Espazioa: Haur Hezkuntzako gelako alfonbraren inguruan burutuko da ekintza, korro handi batean.

Denboralizazioa: abestiaren entzuketa 10 minututan burutuko da. Geroago abestiaren pausuak irakasteko 5-10 minutu beharko dituzte haurrek eta bukatzeko, dantza birritan egingo dute, beraz, 20-25 minutu inguruko ariketa izango da.


Bitarteko digitalak: ordenagailua edo telebista eta bideo erabiliko du irakasleak, haurrek Takolo Pirritx eta Porrotsek egindako dantza ikusi eta abestia entzuteko.


Ebaluazioa: ariketaren ebaluazioa behaketaren bidez egingo du irakasleak, haurrek abestia eta dantza behar bezala ikasi duten ikusiz.

Riki Riki abestia

6.Jarduera: MARRAZKIA MARGOTZEA

Jardueraren deskribapena: haur bakoitza ordenagailu batean jarriko da eta interneten aurkitutako dutxari buruzko marrazki bat koloreztatu beharko dute.

Irakaslearen papera: haurrek ordenagailuekin arazoren bat izanez gero, irakasleak laguntza esakiniko die.

Espazioa: Gelako ordenagailuen txokoan.

Denboralizazioa: 15-20 minutuko jarduera izando da

Bitarteko digitalak: ordenagailua eta internet.

Ebaluazioa: Irakasleak haurren ezagutza eta ordenagailua erabiltzeko gaitasuna kontuan izango ditu. Ebaluazio jarraia izango da.

Marrazkia margotzeko

ERRUBRIKA

viernes, 21 de mayo de 2010

PIXTON

Hauxe da Pixton programaren bitartez sortutako komikia, ea asmakizuna asmatzen duzuen!


Komikia egiteko, hurrengo pausuak jarraitu ditugu:
Watch live streaming video from itziner at livestream.com


FITXA TEKNIKOA:

● Ikasturtea: 2009-2010

● Ikasleen ezaugarriak: 5-6 urteko haurrei zuzendutako komikia.

● Kurrikulumean duen kokapena: ikus entzunezkoen hizkuntzza eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia multzoaren barnean kokatzen dugu. Izan ere, tresna teknologikoen bitartez, kasu honetan ordenagailuaren bidez , komiki baten egitura eta erabilpena ikasten dutelako.

● Landutako gaitasunak: komikien egitura, irakurketa, ulermena, irudimena lantzeko gaitasuna.

● Behar diren baliabideak: Ordenagailua

● Ikasleen parteidetza: parte hartze aktiboa izango dute, komikia irakurriz eta azkenengo erantzuna asmatzen saiatuz.

● Irakaslearen papera: Komikia erakutsi eta behar izanez gero, irakurtzen lagundu.

jueves, 20 de mayo de 2010

1. Ekarpena : Hezkuntza, platerean ere


Egindako ikerketen arabera, gazte-populazioaren %40ak aholkatu ohi dena baino pisu handiagoa du. Horren ondorioz, haurrei elikagaiek zertarako balio duten eta nondik datozen azaltzea komenigarria da. Horretaz gain, haurrei txikitatik jangaiak erosten, kuzinatzen, mahaia prestatzen eta gainontzekoei dagokien guztia ikasteko eta janaz gozatzeko aukera eman behar zaie.
Hori dela eta, oso garrantzitsua da txikitatik janari mota ezberdinak jaten irakastea, hau da, haurrari noizean behin litxarreriak erosteko dirua ematea ondo dago baina, kontrolatzen ikasi behar da. Horretaz gain, mota guztietako janariak probatzeko aukera eman behar zaie beti elikagai berdinak jatea ekiditzeko asmoz. Hori dela eta, arrainak, barazkiak, frutak eta abar haien eguneroko bizitzan hartzea oso osasuntsua da.
Bestetik, familiaren parte-hartzea ezinbesteko puntua da. Haurrek, gehienetan, etxean errepikatzen edo ikasten dituzten ohiturak egiten dituzte, beraz, familiak bultzatu beharko luke janari osasuntsua. Honi dagokionez, egunero egin beharko liratezkeen hiru janariak ( gosaria, janaria eta afaria) gutxienez, elkarrekin eta ordu zehatz batean egitea oso garrantzitsua da. Modu horretan, familiaren arteko lotura eta harremana estutzeaz gain, gurasoek haien seme-alaben elikadura kontrolatzeko aukera izango dute.
Argi dago obesitatearen gaia oso gauza arriskutsua dela, batez ere txikitatik hasten denean, eta horregatik, txikitatik elikadura osasuntsuak duen garrantzia bultzatzea oso garrantzitsua da, izan ere, elikadura osasuntsurik gabe ezinezkoa da bizitza osasuntsua izatea.

2.Ekarpena: Bakarkako Aisialdia

Ikerketa batzuen emaitzek argi uzten dute, haurrek praktikatzen dituzten jolas-jarduketek geroagoko garapenean eragina izaten dutela eta horren ondorioz, Internetekin baita bideo-kontsolekin orduak eta orduak ematen dituztenak, kalean praktikatzen diren jolasekin konparatuz, bakarti edo barnekoiagoak bihurtzen dira.
Hori dela eta, haurrek egiten duten berezko jolasak, sormena eta irudimena lantzeko aukera ematen dio haurrari. Gainera, beste haurrekin egoera konpartitzean, bakoitzari bere ideiak defendatzen eta adierazten, elkar-lanean aritzen, gatazkei konponbidea bilatzen eta abar laguntzen dio.
Internet edota IKT berriei dagokienez, argi utzi behar da hauek erabiltzea ere oso garrantzitsua dela, izan ere, hauei esker, haurrek hainbat funtzio psikomotor estimulatu eta erreflexu-azkartasuna areagotzen ikasten dute. Hala ere, hauen erabilera neurtzen ikasi behar da, gauza guztiekin gertatzen den moduan.
Bestetik, gaur egun bizi garen gizartean, gurasoek ez dute haien seme-alabekin egoteko denbora askorik eta horren ondorioz, haurrekin jolasteko eduki dezaketen denbora txikiagoa izaten da. Hori dela eta, haur gehienak bakarrik jolasten dira eta gehienetan, teknologia berriak erabiltzen dituzte.
Egoera ikusita, argi dago, urteek aurrera egiten duten neurrian, jolasteko moduek ere aurrera egiten dutela eta zaila dela haurrei nola jolastu behar duten azaltzea. Garrantzitsuena da, informazio eta aisialdirako bitarteko berriek nola erabiltzen diren.