Ikerketa batzuen emaitzek argi uzten dute, haurrek praktikatzen dituzten jolas-jarduketek geroagoko garapenean eragina izaten dutela eta horren ondorioz, Internetekin baita bideo-kontsolekin orduak eta orduak ematen dituztenak, kalean praktikatzen diren jolasekin konparatuz, bakarti edo barnekoiagoak bihurtzen dira.
Hori dela eta, haurrek egiten duten berezko jolasak, sormena eta irudimena lantzeko aukera ematen dio haurrari. Gainera, beste haurrekin egoera konpartitzean, bakoitzari bere ideiak defendatzen eta adierazten, elkar-lanean aritzen, gatazkei konponbidea bilatzen eta abar laguntzen dio.
Internet edota IKT berriei dagokienez, argi utzi behar da hauek erabiltzea ere oso garrantzitsua dela, izan ere, hauei esker, haurrek hainbat funtzio psikomotor estimulatu eta erreflexu-azkartasuna areagotzen ikasten dute. Hala ere, hauen erabilera neurtzen ikasi behar da, gauza guztiekin gertatzen den moduan.
Bestetik, gaur egun bizi garen gizartean, gurasoek ez dute haien seme-alabekin egoteko denbora askorik eta horren ondorioz, haurrekin jolasteko eduki dezaketen denbora txikiagoa izaten da. Hori dela eta, haur gehienak bakarrik jolasten dira eta gehienetan, teknologia berriak erabiltzen dituzte.
Egoera ikusita, argi dago, urteek aurrera egiten duten neurrian, jolasteko moduek ere aurrera egiten dutela eta zaila dela haurrei nola jolastu behar duten azaltzea. Garrantzitsuena da, informazio eta aisialdirako bitarteko berriek nola erabiltzen diren.
No hay comentarios:
Publicar un comentario