
Egindako ikerketen arabera, gazte-populazioaren %40ak aholkatu ohi dena baino pisu handiagoa du. Horren ondorioz, haurrei elikagaiek zertarako balio duten eta nondik datozen azaltzea komenigarria da. Horretaz gain, haurrei txikitatik jangaiak erosten, kuzinatzen, mahaia prestatzen eta gainontzekoei dagokien guztia ikasteko eta janaz gozatzeko aukera eman behar zaie.
Hori dela eta, oso garrantzitsua da txikitatik janari mota ezberdinak jaten irakastea, hau da, haurrari noizean behin litxarreriak erosteko dirua ematea ondo dago baina, kontrolatzen ikasi behar da. Horretaz gain, mota guztietako janariak probatzeko aukera eman behar zaie beti elikagai berdinak jatea ekiditzeko asmoz. Hori dela eta, arrainak, barazkiak, frutak eta abar haien eguneroko bizitzan hartzea oso osasuntsua da.
Bestetik, familiaren parte-hartzea ezinbesteko puntua da. Haurrek, gehienetan, etxean errepikatzen edo ikasten dituzten ohiturak egiten dituzte, beraz, familiak bultzatu beharko luke janari osasuntsua. Honi dagokionez, egunero egin beharko liratezkeen hiru janariak ( gosaria, janaria eta afaria) gutxienez, elkarrekin eta ordu zehatz batean egitea oso garrantzitsua da. Modu horretan, familiaren arteko lotura eta harremana estutzeaz gain, gurasoek haien seme-alaben elikadura kontrolatzeko aukera izango dute.
Argi dago obesitatearen gaia oso gauza arriskutsua dela, batez ere txikitatik hasten denean, eta horregatik, txikitatik elikadura osasuntsuak duen garrantzia bultzatzea oso garrantzitsua da, izan ere, elikadura osasuntsurik gabe ezinezkoa da bizitza osasuntsua izatea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario