miércoles, 19 de mayo de 2010

3.Ekarpena: Haurren atsegina, gurasoen askatasuna


Gaur egun, gero eta ume gehiago dira telebistaren aurrean denbora gehiegi pasatzen dutenak. Hori ekiditzeko, gurasoek, haurrak jolas-parkeetan ustearen aldekoak bihurtu dira azken urteotan. Jolas parkeak, urtebetetik hamabi urte bitarteko haurrentzat daude prestatuta eta bertan, haurrak zaintzeko arduradunak, umeen segurtasunaz baino ez dira arduratzen.

Gure ustez, jolas-parkeak leku egokiak dira haurrak bere adineko beste haur batzuekin erlazionatzeko eta psikomotrizitatea garatzeko. Hala ere, jolas-parkeetatik aparte, beste leku egokiago batzuk daudela uste dugu.

Leku horiek ludotetak dira eta hezkuntzazko zeregina bete behar dute, eginkizun soozial eta kulturala. Bertan jolas eta jostailuen bidez, haurrak aisialdian hezitzea da helburua.Gainera, leku horietan lan egiten duten pertsonak, haur hezkuntzan espezializatutakoak dira, eta horren ondorioz, haurrei gauzak irakasteko prestatuagoak daude. Hala ere, ludoteketan ordutegi malgutasuna txikiagoa da, ordutegi finkoa dutelako.

Argi dago, bi leku hauek haurren garapen eta dibertsiorako beharrezkoak dirala, baina etxean ere landu beharreko zeregina dela uste dugu, haurrek gurasoekin denbora igarotzeko eta jolasten ikasteko.

Hona hemen gaiari buruz aurkitutako artikulua

No hay comentarios:

Publicar un comentario