lunes, 21 de junio de 2010

Blogaren aurkezpena

Gu, Nerea, Itziar eta Nerea gara, Gasteizeko Irakasle Eskolan ikasten duten 3.mailako ikasleak.
Bloga teknologia berrien ikasgairako sortu genuen. Bertan hezkuntzarekin lotutako zenbait ekarpen, Haur Hezkuntzako haurrek ordenagailu edo teknologia desberdinekin egin dezaketen hainbat ariketa eta sekuentzia didaktiko bat aurki dezakezue.

Alde batetik, ekarpenak aukeratzeko orduan, hezkuntzarekin lotutako testuak aukeratu eta horien laburpen txiki bat aurkituko dituzue. Hortaz aparte taldearen iruzkinak ere eskuragarri izango dituzue.

Bestetik, Haur Hezkuntzan ariketak egiteko lagungarriak izan daitezkeen baliabide teknologiko batzuk aurki ditzakezue. Gure blogean Voki, Livestream, Mindomo, Pixton, Scratch, Jigsawplanet eta Geogebra programekin egindako ariketak txertatu ditugu. Gainera, programa bakoitza nola erabiili behar den jakiteko tutoriala eta fitxa teknikoa duzue eskuragarri.

Bukatzeko, sekuentzi didaktikoa ikus dezakezue, haurrek gorputza garbitzen ikastea helburua duelarik. 4 urteko haurrentzat dago prestatuta eta haurrek helburu hori lortzeko guk egingo genituzke ariketak daude.

Gure bloga gustatzea eta zeun intereserako erabilgarri eta praktikoa izatea espero dugu!

No hay comentarios:

Publicar un comentario