martes, 15 de junio de 2010

SEKUENTZIA DIGITALA

GORPUTZA GARBITZEN IKASTEN.

Gorputz higienearekin lotutako sekuentzia didaktikoa da hau. Gai hau aukeratu dugu haur hezkuntzako lehenengo ziklotik landu beharreko gaia dela iruditzen zaigulako. Hau da, umeek txikitatik errutina eta higiene ohitura batzuk eskuratzea beharrezkoa ikusten dugu.
Horretarako, jarduerak egiten hasi baino lehen, haien ezagutzak aztertzeko, gaiarekin lotutako argazkien bitartez, galderak egingo dizkiegu haien arteko elkarrizketak sortuz.
Modu honetan jakin ahal izango dugu, zein den haien gaiarekiko ezagutza eta interesa. Eta horretan oinarrituta jarduerak prestatuko ditugu.


FITXA TEKNIKOA


Helburua:
GORPUTZA GARBITZEN IKASTEA

Ikasturtea
: 2009/2010

Ikasleen ezaugarriak:
Haurrak lau urtekoak izango dira. Gainera, haur etorkinekin lantzeko ariketak ere aproposak dira guztion ulermenean oinarrituta daudelako. Gelan behar berezirik duten ikasleek ere sekuentzia didaktiko honetan parte hartzeko aukera izango dute, bertan agertzen diren ariketetan parte hartuz.

Kurrikulumean duen kokapena:
“Norberaren ezagutza eta autonomia pertsonala” eremuan kokatzen dugu, bigarren zikloan hain zuzen ere. Honen barruan, “jarduera eta egunerokotasuna”-ren eta “norberaren zaintza eta osasuna”-ren zenbait helburu barne hartzen ditu.

Landutako gaitasunak:

- Ekimena eta gero eta autonomia handiagoa izatea eguneroko bizitzako berezko jarduerak gauzatzen.
- Jarduera horiek gauzatzean, norberaren eta besteen aukerak eta mugak onartzea.
- Ohitura osasungarriak gero eta modu autonomo¬agoan gauzatzea: gorputzaren higienea, adibidez. Bainugelarekin eta garbiketarekin lotura duten objektuak behar bezala erabiltzea.
- Eguneroko jarduerak, higienea adibidez, arautzeko ezarritako jokabide-arauak onartzea eta balioestea. Arau horiek betetzeko gero eta ekimen handiagoa izatea.

Behar diren baliabideak:

- "Dutxarik ederrena “ ipuina.
- Ikus-entzunezko baliabideak orokorrean.
- “Riki – riki” abestia gorputza nola garbitu azaltzen duelako gorputz mugimenduak bultzatuz.
- Ordenagailuz erabilitako programak: voki programa, Jclic, Mindomo eta Interneten aurkitutako ariketak,

Ikasleen partaidetza:

Ikasleek modu aktiboan parte hartuko dute. Horretarako, irakaslearen laguntza izango dute momentu guztian. Hala ere, gehienbat ariketak egiteko, ordenagailuaren bidez, banakako lana bultzatuko da. Horretaz gain, zenbait ariketa egiteko talde-lana ere kontuan izango da, adibidez, abestia dantzatu eta abestean edota ipuina kontatzean.

Irakaslearen papera:

Irakasleak paper garrantzitsua izango du ipuina eta abestia azaltzean. Bestetik, ariketa guztietan umeei laguntza eskaintzeko jarrera erakutsiko du.



JARDUERAK


1.Jarduera: DUTXARIK EDERRENA

Jardueraren deskribapena: irakasleak, umeak korroan eserita daudela, Dutxarik ederrena ipuina kontatuko die haurrei. Ondoren, honen inguruko galderak egingo dizkie, haien egunerokotasunarekin konparatuz. Modu honetan, gaian sartzeko.

Irakaslearen papera: Kasu honetan, irakasleak, ipuina kontatu beharko du eta ondoren haurrei galderak egin elkarrizketak sortuz. Beraz, motibatzaile lana izango du.

Espazioa: ipuina, haur hezkuntzako gelako alfonbran eserita entzungo dute, korro bat eginez.

Denboralizazioa: Ipuinaren kontaketa, 5-10 minututan burutuko da, hala ere, geroago elkarrizketak sortzeko beste 20 minutuko denbora emango zaie haurrei. Beraz, 30 minutuko ariketa izango da.

Bitarteko digitalak: ez ditugu erabiliko, ipuina izango da material bakarra.

Ebaluazioa: Irakasleak, haurren parte hartze maila, eta ipuinaren ulerkuntzarekin lotutako elkarrizketak kontuan hartuko ditu.

2.Jarduera: BAINUGELA EZAGUTZEN

Jardueraren deskripabena: ordenagailura konektaturiko pantaila handi bat erabilita, bertan umeei bainugelaren elementuen irudiak erakutsiko zaizkie . Ondoren hauek eta hauen erabilpena landuko ditugu.
Esaterako, komun ontziaren irudian, lehenengo hau identifikatu beharko dute eta geroago honen erabilpena azaldu.

Irakaslearen papera: irakasleak, irudiak pantailan proiektatuko ditu, eta irudia atera eta gero umeen parte hartzea bultzatuko du galderak eginez eta jarduera gidatuz.
-Bainugelaren zein atal agertzen zaigu bertan? -Txorrota!!-
-Oso ondo! Eta txorrotarekin zer egin dezakegu? -Eskuak eta aurpegia garbitu-

Espazioa: Haur Hezkuntzako gelako alfonbran egongo dira umeak korro erdia osatuz. Irudiak, aurreko orman proiektaturik agertuko direlarik.

Denboralizazioa: 25 minutuko jarduera izango da.

Bitarteko digitalak: ordenagailua, internetetik ateratako argazkiak eta proiektorea.

Ebaluazioa: Irakasleak, haurren parte hartze eta ezagutzak kontuan izango ditu.


3. Jarduera: ERRUTINAK LANTZEN

Jardueraren deskribapena: garbi eta osasuntsu egoteko egunero egin beharreko errutinak banan banan azalduko ditugu argazkiak erabiliz.

Irakaslearen papera:Irakasleak errutinei buruzko azalpena emango die eta hauen garrantziaz ohartaraziko ditu. Horretarako argazkiak erabiliko ditu errutina bakoitzaren irudia eredu moduan erabiliz. Gainera haurrei haiek egiten dituzten errutinak kontatzeko aukera emango die.

Espazioa: Gelako alfonbran egingo da, haurrak zirkulu erdian eserita eta irakaslea guztion ikusgai izanik.

Denboralizazioa: 30 minutu.

Bitarteko digitalak: Internetetik hartutako argazkiak.

Ebaluazioa: Irakasleak, haurren parte hartze eta ezagutzak kontuan izango ditu.



4. Jarduera: JCLIC

Jardueraren deskribapena: Jclic programaren bitartez bainugelako elementuak dagozkien gorputz atalekin lotuko ditu.

Irakaslearen papera: Irakasleak haurrei laguntza eskeiniko die beharrezkoa den guztietan. Horretaz gain, zailtasunak errezten saiatuko da.

Espazioa: Gelako ordenagailuen txokoan.

Denboralizazioa:30 minutu.

Bitarteko digitalak: Ordenagailuak eta Jclic programa.

Ebaluazioa: Irakasleak haurren ezagutza eta Jclic programa erabiltzeko gaitasuna kontuan izango ditu. Ebaluazio jarraia izango da.






5.Jarduera: “RIKI-RIKI” ABESTIA


Jardueraren deskribapena: irakasleak “riki-riki” abestia jarrito du ikasgelan. Lehenik abesti birirtan entzungo dute, abestiak esaten duena entzuteko. Gero, andereñoak abestiarekin batera egin beharreko dantzaren pausu eta keinuak irakatsiko due. Azkenik, korro handi batean ipiniz, abestia abestu eta dantzatu egingo dute denek elkarrekin


Irakaslearen papera: irakasleak, abestiaren letra eta dantza irakatsi beharko die haurrei. Beraz, irakaslea aktiboa izango da ekintza honetan.


Espazioa: Haur Hezkuntzako gelako alfonbraren inguruan burutuko da ekintza, korro handi batean.

Denboralizazioa: abestiaren entzuketa 10 minututan burutuko da. Geroago abestiaren pausuak irakasteko 5-10 minutu beharko dituzte haurrek eta bukatzeko, dantza birritan egingo dute, beraz, 20-25 minutu inguruko ariketa izango da.


Bitarteko digitalak: ordenagailua edo telebista eta bideo erabiliko du irakasleak, haurrek Takolo Pirritx eta Porrotsek egindako dantza ikusi eta abestia entzuteko.


Ebaluazioa: ariketaren ebaluazioa behaketaren bidez egingo du irakasleak, haurrek abestia eta dantza behar bezala ikasi duten ikusiz.

Riki Riki abestia

6.Jarduera: MARRAZKIA MARGOTZEA

Jardueraren deskribapena: haur bakoitza ordenagailu batean jarriko da eta interneten aurkitutako dutxari buruzko marrazki bat koloreztatu beharko dute.

Irakaslearen papera: haurrek ordenagailuekin arazoren bat izanez gero, irakasleak laguntza esakiniko die.

Espazioa: Gelako ordenagailuen txokoan.

Denboralizazioa: 15-20 minutuko jarduera izando da

Bitarteko digitalak: ordenagailua eta internet.

Ebaluazioa: Irakasleak haurren ezagutza eta ordenagailua erabiltzeko gaitasuna kontuan izango ditu. Ebaluazio jarraia izango da.

Marrazkia margotzeko

ERRUBRIKA

No hay comentarios:

Publicar un comentario